Ongi etorri nire blog honetara,hasi berria naiz kontu hauetan eta geldike geldike joango naizela uste dut,dena den zuen gustokoa izatea espero dut.

domingo, 20 de mayo de 2012

Nire ibilbidea IKT-ekin

Egia esan behar badut ,hasieran nahiko beldur nion ikasgaiari. Nire esperientzia teknologia berriekin, nahiko eskasa zela onartu behar dut eta ikasgai honekin ez nekien zer gertatuko zen. Blog bat egin behar dugu? Zer da Blog bat?
Hasierako beldurrak alde batera utzita, blog-en inguruan irakurtzen eta esperimentatzen hasi nintzen eta modu honetan ikusi nuen gai nintzela ikasgaia aurrera ateratzeko. Ia- ia ezer ez jakitetik, neure blog-a egiteko gauza izan naiz eta gainera gustora egin dudanez, neure zaletasunekin lotutako blog bat egiteko asmoa daukat. Lau hilabete hauetan zehar, blog bat sortzeaz gain oso baliogarriak diren aplikazio batzuk erabiltzen ikasi dut.

ISSU hasieran asko kostatu zitzaidan, word formatuak pdf-ra pasatu behar eta beste arazo batzuekin topatu nintzen,hala ere,blog-era igotzea lortu nuen eta pozik.
MOVIE MAKER-a ezagutzen nuen baina aspaldian erabiltzen ez nuenez poliki poliki gogoratzen joan behar izan nuen.
BLOG-a egiterakoan ere, ezer ez nekienez,etiketak jartzeko, orrialde ezberdinak sortzeko, edota bideoak igotzeko momentuan nire arazoak izan ditut.

Guzti hau esan eta gero, atzera begiratzen  dut eta nola hasi nintzen ikusirik eta gaur nola amaitzen dudan blog hau ikusirik, pozik nagoela onartu behar dut eta ikasgai hau, benetan eta modu praktiko batean baliogarria izan zaidala esan ahal dut.Eta ez bakarrik modu praktiko batean edo tresna ezberdinak erabiltzeko  eman didan gaitasunean;ikasgai honek, irakaskuntzarako bide berriak ezagutarazi dizkit eta hoietan sakontzeko gogoa piztu.

Iraultza hezkuntzan



Bideo oso interesgarria non, besteak beste, "natibo digitalei" eta "etorkin digitalei" buruz hitz egiten duten.

"Minority Report" filma eta IKT-ak



IKT-ek zineman bere lekua aurkitu dute,filme hau ikusi nuenean ,han agertutako tresnak(pantaila ukigarriak,3D formatua...) harrigarriak iruditzen zitzaizkidan baina urteak aurrera joan ahala normaltasun osoz ikusten ditugu.