Ongi etorri nire blog honetara,hasi berria naiz kontu hauetan eta geldike geldike joango naizela uste dut,dena den zuen gustokoa izatea espero dut.

domingo, 20 de mayo de 2012

Nire ibilbidea IKT-ekin

Egia esan behar badut ,hasieran nahiko beldur nion ikasgaiari. Nire esperientzia teknologia berriekin, nahiko eskasa zela onartu behar dut eta ikasgai honekin ez nekien zer gertatuko zen. Blog bat egin behar dugu? Zer da Blog bat?
Hasierako beldurrak alde batera utzita, blog-en inguruan irakurtzen eta esperimentatzen hasi nintzen eta modu honetan ikusi nuen gai nintzela ikasgaia aurrera ateratzeko. Ia- ia ezer ez jakitetik, neure blog-a egiteko gauza izan naiz eta gainera gustora egin dudanez, neure zaletasunekin lotutako blog bat egiteko asmoa daukat. Lau hilabete hauetan zehar, blog bat sortzeaz gain oso baliogarriak diren aplikazio batzuk erabiltzen ikasi dut.

ISSU hasieran asko kostatu zitzaidan, word formatuak pdf-ra pasatu behar eta beste arazo batzuekin topatu nintzen,hala ere,blog-era igotzea lortu nuen eta pozik.
MOVIE MAKER-a ezagutzen nuen baina aspaldian erabiltzen ez nuenez poliki poliki gogoratzen joan behar izan nuen.
BLOG-a egiterakoan ere, ezer ez nekienez,etiketak jartzeko, orrialde ezberdinak sortzeko, edota bideoak igotzeko momentuan nire arazoak izan ditut.

Guzti hau esan eta gero, atzera begiratzen  dut eta nola hasi nintzen ikusirik eta gaur nola amaitzen dudan blog hau ikusirik, pozik nagoela onartu behar dut eta ikasgai hau, benetan eta modu praktiko batean baliogarria izan zaidala esan ahal dut.Eta ez bakarrik modu praktiko batean edo tresna ezberdinak erabiltzeko  eman didan gaitasunean;ikasgai honek, irakaskuntzarako bide berriak ezagutarazi dizkit eta hoietan sakontzeko gogoa piztu.

Iraultza hezkuntzan



Bideo oso interesgarria non, besteak beste, "natibo digitalei" eta "etorkin digitalei" buruz hitz egiten duten.

"Minority Report" filma eta IKT-ak



IKT-ek zineman bere lekua aurkitu dute,filme hau ikusi nuenean ,han agertutako tresnak(pantaila ukigarriak,3D formatua...) harrigarriak iruditzen zitzaizkidan baina urteak aurrera joan ahala normaltasun osoz ikusten ditugu.

Web 2.0



Web 2.0, sarean aurkitu ditzakegun tresnen multzoa da hainbat eratara besteekin informazioa modu desberdinetara konpartitzeko balio duena. Adb: musika entzuteko, bideoak ikusteko, sare sozialak, ahozko sms-ak...

Ze prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?

Ze prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?

Gaur egun eguneroko bizitzan erabiltzen diren teknologiak aztertuta irakasleak jakintza batzuk hartu behar ditu, modu egokian hauek erabiltzen jakin eta haurrei hau irakatsi. Sarean dagoen informazio guztiaz baliatuz, haurrak bere kabuz jakintza bat eraikitzea izango da irakaslearen helburuetariko bat. Horretarako irakaslearen rola aldatu eta haurren gidari izango da dena dakien pertsonaren papera alde batera utzita.

Gizartean aldatzen doan heinean irakasleek beraien jakintza teknologikoak eguneratu behar dituzte belaunaldi berrietako haurrei irakatsi ahal izateko. Honen barruan programa desberdinak menperatu behar dituzte eta material didaktiko berriak.

IKTak hainbat ikasgaitan

IKTak hainbat ikasgaitan

Matematikan:

  • Figura geometrikoak hobeto ikusi eta ulertzeko bideoak.
  • Distantzia handiak ikusteko Google Maps, buruketak egiteko.
  • Editorial ezberdinak eskaintzen dituzten material didaktiko elektronikoak erabili.
  • Grafikoak ikusi eta aztertu internet bidez.
  • Bideojoko konkretuak buruketak egiteko.


Atzerriko hizkuntza:

  • Beste herrialde bateko ikasleekin bideokonferentzia bidez hitz egin (Skype) komunikazioa lantzeko eta hizkuntza praktikatzeko.
  • Ingelesezko pelikulak ikusi subtituloak ingelesez jarrita, entzumena eta ulermena lantzeko.
  • Editorial ezberdinak eskaintzen dituzten material didaktiko elektronikoak erabili.
Gaztelania:

  • Beste herrialde bateko ikasleekin bideokonferentzia bidez hitz egin gaztelaniaz (Skype) komunikazioa lantzeko eta hizkuntza praktikatzeko.
Ingurunea:

  • Google Earth eta Google Maps, munduko fenomenoak hobe ulertzeko (mendiak, sakanak, herrialdeak, hiriak,...).
  • Garai ezberdinetako argazkiak konparatu aldaketak aztertzeko(photopeach, flickr,...).
Plastika:

  • Arbel digitala kontzeptu berriak transmititzeko.
  • Freehand, paint, photoshop eta bestelako programak irudien moldaketa lantzeko.
  • Googleartprojecten bitartez munduko museoak ikusi, artea hobeto ulertzeko.
Soinketa:

  • Autoebaluazio bat aurrera eramateko bideoak grabatu.
  • Irteeretan orientazioa lantzeko GPSak eta mapak.
Musika:

  • Autoebaluazio bat aurrera eramateko bideoak eta soinuak grabatu.




Irakasgai ezberdinetan IKTak erabiltzen dira, alde batetik klaseak aktiboagoak eta interesgarriak izateko eta bestetik, errazagoa izateko material egokia bilatzea.

sábado, 12 de mayo de 2012

Ea denak asmatzen dituzuen!

NEGUA JOAN DA TA


Zea mayz-en abestia entzun ahala hutsuneak bete behar dituzue.Ea denak asmatzen dituzuen!!!!!!!!!!!!

Negua joan da ta

Euskara ikasi eta praktikatzeko

Azkenaldian hizkuntzak ikasi eta dakiguna praktikatzeko hainbat orrialde sortu dira; euskarari dagokionean bi aukeratu ditut ezagut ditzazuen.
Ikasbil
Euskal jakintza

viernes, 11 de mayo de 2012

Entre les murs

Asko gustatu zitzaidan filme hau,klase bateko egunerokotasuna modu errealista batean azaltzeaz gain, Frantzian bizi duten arrazismo arazoak eta Frantziako kulturaniztasuna gorditasun osoz  islatzen dira.

miércoles, 21 de marzo de 2012

IKT-ak hezkuntzan

Hemen bideo bat non etorkizuneko hezkuntza nolakoa izan daitekeen,besteak beste irakasleen rol aldaketa ,hau da,klase magistralak ematetik gidari izatera eta ikasleen  ardura ikt-en erabilerarekiko.

lunes, 19 de marzo de 2012

IKT-ek hezkuntzan izan duten bilakaera

 EUROPA

(2004) INFORME BANGERMANN:-Teknologia berriei garrantzia ematen hasi zitzaien eta hezkuntzan garratzitsua zela.
-"Europa martxan informaziaren gizarterutz".
-Europa Batasuna berritu egin behar zen, industria gizartetik komunikazio gizartera.

(1996) EUROPA A LA VANGUARDIA DE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN
-Hezkuntzaren aldaketaren beharra zegoen gizarte aldaketa honetan.

(1999) ESTRATEGIA LISBOA
-Europari begira plangintza bat egin behar zela adostu zen.

(2000) eEUROPE
-Garai digitala eta online komunikazia bermatzea (interneten indarra).

(2000) eLEARNING eCONTENIDOS
-Europako herrialdetako hezkuntzan, elearning barruan teknologia digitala bermantzea. Beste modu batean ikasi behar dugu eta horrelako baliabideak eman behar dira.

(2005) INICIATIVA 2010
-eEurope bost urtetarako planteatua zegoen eta Iniciativa 2010 honen jarraipen bat bezela planteatu zen, formakuntza pedagogikoa indartuz.




ESPAINIA

(2000) PLAN INFO XXI
-Konturatu zinen Espainia atzeratua zegoela mundu digitalea eta pentsatu zuten zerbait egin behar zela.

(2003) COMISIÓN SOTO
-Aditu talde bat bildu zen.
-Merkataritzarako izan zen batez ere. Soto, komisioko burua, HP markaren Espainiako nagusia zen.

(2004) EDUCACION.ES
-Estatu bakoitza bere akronimoa izaten hasi zen, web orriak kontrolpean izateko.
-Edukiak sustatzeko eta irakasleak formatzeko diru bat eman zen.

(2005) AVANZ@
-Gaur egungo eskola, informazio eta ezagutzaren gizarteari moldatu IKT-ak sartuz.
-Etxeetan ordenagailuak erosteko laguntzak eman ziren.

(2006) LOE
-Irakasleen formakuntza, ornidura...

(2009) AVANZ@2
-2005eko Avanz@ legea, krisi ekonomiko berrira moldatu zuten, gastuak murriztuz.

ESCUELA 2.0 (gaur egun)
-Gelak gaurkotu, material berria jarriz.
-Hezkuntza modernizatu.
-IKT-ak eskolan integratu.
-Irakaslegoaren formakuntza erramienta teknologikoetan.
-Errekurtso hauen erabilera egokia.
-4 urteko iraupena (2013 arte).








E.A.E.


(1999) INICIATIVA 2000tres
-Azpiegiturak eta baliabideak hobetu behar zieren.


(2000/2004) PLAN PREMIA
-Eskolak modernizatu egin behar ziren (informatika gelan jarri...). Horretarako dirua jarri zen.


(2002) PESI (Plan Euskadi en la Sociedad de la Información)
-Baliabideak eman ondoren irakasleak ere formatu behar ziren.
-Hezkuntzan, Osasunean... eman zen.
-Gizartea baliabide eta teknologia digital horietarako fromatu behar zen.


(2004tik aurrera) PLAN PREMIA II
-Klaseak emateko dotazio berriak.


(2007) 175/2007 DEKRETUA
-LOEren aplikazioa egiten du.
-Konpetentzia orokorrak.


(2010) PESI II
-Hiritar aktiboa izateko eta teknologiak ondo erabiltzeko plana.
-Ordenagailuaren erabilera aldatu behar zen, jolasteko eta era desegokian erabiltzen baitziren.


(2010) MODELO DE MADUREZ TECNOLÓGICA DE CENTRO EDUCATIVO (gaur egun?)
-Eskoletan ordenagailuen erabilera ona egiten bazen, baliabide gehiago izango zituzten eta alderantziz.


(2009) PLAN PREMIA III (gaur egun)
-Modelo de madurez tecnológica de centro educativo-rekin lotua dago.


ESKOLA 2.0 (gaur egun)

 



 

martes, 28 de febrero de 2012

Zer dira IKTak?

IKTak informazio eta komunikazio teknologiak dira. Eskolako testuinguruan azalpenak edo gaiak jorratzeko beharrezkoak diren lantresnak dira (ordenagailua, arbel digitala…). Elkarrekintza, komunikazio eta lankidetzako prozesuak sustatzen duten tresnak dira. Hauek posible egingo dute teknologian oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesu bat planifikatzea, bai klasean naiz eskolako estrukturan.