Ongi etorri nire blog honetara,hasi berria naiz kontu hauetan eta geldike geldike joango naizela uste dut,dena den zuen gustokoa izatea espero dut.

TEKNOGRAFIA




Teknografia hitza lehenengo aldiz irakurri nuenean,ez nekien zer zen. Suposatzen nuen kontakizun bat izango zela baina ez nuen uste norberaren kontakizuna izango zenik. Hasiera batean lanari ekin nion eta argazkiak pilatzen hasi nintzen,gero zein izango zen nire lanaren helburua zehaztu nuen eta honekin batera ze mezu eman nahi nuen eta azkenik montajearekin hasi nintzen eta benetan gustora ere. Argazki batzuk faltan nituela eta, internetera jo nuen hauen bila ,han eta hemen bilatu ondoren argazkiak topatzea lortu nuen  eta orduantxe konturatu nintzen gauza batez. Nik argazkiak topatu nituen bezala,nire lana ere,behin sarera igota ,edonork topa zezakeelaz ohartu nintzen. Hasiera batean buruan bueltaka izan nuen ideia hori,neure burua era batean biluzten zuen bideo bat sortzen ari nintzen eta edonork ikus zezakeen. Honek pentsarazi zidan eta bideoa nola egin nezakeen pentsatzen hasi nintzen. Buelta askorik eman gabe bideo hau da hausnarketa honen emaitza.
Bideoari laguntzeko kontakizun idatziari dagokionez,esan behar dut nire lan hau pertsonetan oinarritzen dela gehinbat.Pertsona horien eraginez eta haiekin bizi izandako esperientziek egin bainaute ni eta era berean naizen irakaslea.

Txikitan familia izan nuen eredu eta horrek egin nau gaur naizena, onerako eta txarrerako haiekin bizi izandako esperientziek nire bizitzako lehen urratsak ematen lagundu zidaten.

Lagunartea beti izan dut ondoan gogoratzen dudanetik,ikastolan hasi ginenetik elkarrekin egon gara eta batzuk oraindik lankide ditut 36 urte eta gero.

Bikotea orain dela 14 urte ezagutu nuen,elkarrekin lan egin baikenuen. Urte hauetan mundua ikusteko beste modu batzuk daudela erakutsi dit.

 Nire alaba,bitzitzan gertatu zaidan gauzarik ederrena,ardura handia eta bizitza osorako gainera,baina esperientzia izugarri aberasgarria.


 Amaitzeko, ez dut nire herria ahaztu nahi, Ondarru,kanpoan urte asko badaramatzat ere beti dut gogoan eta inoiz bueltatzeko asmoa ere. Nire herriak emandako guztiaz benetan harro sentitzen naiz.

Aipatu ditudan guzti hauek izan dira ,nire bizitza eta nire izaera bai pertsona bezala bai irakasle bezala moldatu dutenak eta haiei esker naiz naizen bezalakoa.
Nire ustez eta orain alaba bat daukadala, are eta gehiago, jakintzetan ez ezik  irakasleok sentipenetan ere jarri behar dugu arreta, ikasleen ezberdintasunak eta arazoak ulertzen ikasi  eta norbanakoaren erritmo eta bizipen ezberdinak onartu. Eta guzti honetarako pertsona adituak eta prestatuak bezain onak behar ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario